XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

10.6.- ZIRKUITUA, BERE ERRESISTENTZIA, KONDENTSADORE ETA AUTOINDUKZIOA DITUELA.

Zirkuitu batean seriez konektaturik erresistentzia ohmikoa, bobina eta kondentsadorea badaude, kondentsadoreak intentsitatea tentsioa baino aurrerago eramango du.

Baina bobinak intentsitatea atzerago eramango du. (Ikus 10.8. irudia).

Zirkuitu honetan A eta D puntuen arteko tentsioa, hiru erresistentzien (R, Rc, RL) muturretan dauden tentsioen batura bektoriala izango da.

Beraz; .

Eta Ohmen legea kontutan izanik: .

Aurreko adierazpena grafikoki 10.9. irudian ikus daiteke.

I.RC beherantz marraztu da eta I.RL gorantz, kondentsadoreak tentsioa atzeratu eta bobinak aurreratu egiten dutelako.

Beraz, E bektore ordezkariaren modulua, honela kalkulatzen da 10.9. irudian oinarriturik:.